Zirko tailerra egongo da gaur San Joan plazan

A.M. - 2017(e)ko apirilaren 21a, ostirala - 11:11etan eguneratua

URNIETA. Zirkoaren mundura hurbiltzeko aukera izango da gaur 16.30etik aurrera Urnietako San Joan plazan Tiritirantes taldearen eskutik. Bertan, psikomotrizitatea landuko dute eta trebetasun desberdinak praktikan jarriko dituzte hiru tailer ezberdinen bitartez: oreka jarduerak (kablea, rolabola, monozikloa ), zankoak (zanko mota eta teknika ezberdinak) eta aireko jarduerak (telak, soka eta trapezioa).