Miren Atxaga Tolosaldeko targazki Argazkilari Elkarteko lehendakaria

“Kezkatuta nago oso emakume gutxik parte hartzen dugulako modu aktiboan argazkilaritzan”

Martxan du Tolosaldeko Targazki Argazkilari Elkarteak Tolosa Herria nazioarteko argazki lehiaketaren laugarren edizioa. Miren Atxaga taldeko lehendakariak lehiaketaren nondik norakoen berri eman du

Marta San Sebastian - Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Miren Atxaga

Galería Noticia

Miren Atxaga

Tolosa- Laugarren aldiz martxan duzue Tolosa Herria nazioarteko argazki lehiaketa. Zein helbururekin hasi zineten antolatzen?

-Argazkilaritza munduan herri ba-tzuek badute izena, Getxok edo Legazpik, esaterako. Lehiaketa bat antolatzea pentsatu genuen, ahal zela potente samarra, nazioartekoa, eta Euskal Herri mailako Argizaiola lehiaketarako puntuagarria izatea nahi genuen. Tolosaren izenak argazkilaritza munduan esanahia izatea nahi genuen. Horrela lortzen dugu argazkilaritzari Tolosaren izena ematea eta tolosarren artean argazkilaritzaren kultura sustatzea.

Iaz zenbat parte-hartzaile izan zituen lehiaketak?

-196 izan ziren, horietatik 27 tolosarrak eta 108 Euskal Herrikoak. Iaz Argentinako parte-hartzaile bat izan genuen eta duela bi urte bi txinatar. Sexuari dagokionez, emakumeak 35 izan ziren iaz. Kezkatuta nago gizon eta emakumeen artean dagoen desproportzioarekin. Ez da argazkilaritzaren arazoa, arazo soziala da, baina kezkatuta nago oso emakume gutxik parte hartzen dugulako modu aktiboan argazkilaritzan. Pasioa, denbora eta energia handia eska-tzen du, eta uste dut emakumeok konpententzia dugula horretan, badugulako beste pasio bat denbora eta energia handia kentzen diguna, eta hori da familia. Gizonezkoek era badute familia baina, nonbait, ez die hainbeste eskatzen.

Tolosarren parte hartzea sustatu nahi duzue aurten, ezta?

-Lehiaketa antolatzen hasi ginenean sari bat eskaintzen genuen tolosarrentzat, iaz hiru sari eman genituen eta erakusketan gela berezi bat jarri genuen hoberen puntuatutako tolosarren argazkiekin. Aurten gehigarri bat gehiago eskaini nahi diegu tolosarrei, Tolosako gaztetxoei, hain zuzen ere.

Zer pentsatu duzue?

-Tolosako ikastetxe guztietara emaila bidali genuen ikastaro bat egiteko proposamenarekin 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat. Argazkiak atera, prozesatu eta lehiaketako plataforman sartzeko asteburu bateko ikastaro bat antolatu dugu beraientzat. Hamar parte-hartzailek izena eman dute eta gustura gaude.

Lehiaketaren balorazio positiboa egiten duzue?

-Oso positiboa. Maila oso ona izaten da, nahiz eta ez den egoten beti epaiarekin adostasuna. San Joan festen egitarauaren barruan antolatzen denez erakusketa Kasino elkartean, jende asko ibiltzen da.

Nolako lanak aurkezten dira?

-Denetariko lanak jasotzen ditugu, gaia librea baita. Baldintza bakarra da gure lehiaketako aurreko edizioetan aurkeztu ez izana.

Tolosaldeko Targazki taldea noiz sortu zenuten?

-Kultur etxean Iñigo Royo argazkilariarekin egindako tailerretan jende-talde bat bildu ginen eta gure kontura elkarte bat sortzea erabaki genuen. 2009an forma legala eman genion, instituzioen aurrean diru-laguntzak edo lokala eskatzeko erraztasuna izateko. Federatzea ere erabaki genuen, Argizaiola lehiaketarako kredituak lortu ahal izateko.

Ekintza gehiago antolatzen al dituzue urtean zehar?

- Udalak utzi digun lokalean ikastaroak antolatzen ditugu, teknikoak eta kontzeptualak. Irteerak ere egiten ditugu elkarrekin, azken urteotan irteera potoloak ere bai: joan den astean Lisboan izan ginen eta iaz Parisen. Proiektu txikiak antolatzen ditugu eta mintegiak ere egiten ditugu egindako lanak aztertzeko, gu geu gara kritiko handienak!

Noiztik datorkizu zuri zaletasuna?

-Txititatik bi ilusio neuzkan;bizikleta bat eta argazki kamera bat, baina pobreak ginenez, ez bata eta ezta bestea ere. Handitu nintzenean ahizparekin batera bizikleta bat erosi nuen, baina segituan konturatu nin-tzen hura ez zela niretzat. Kamerarekin probatzea pentsatu nuen. Aurrerago, lanean eszedentzia bat hartu nuen eta Flandrian bukatu nuen;han argazkilaritza ikastaro batean apuntatu nintzen eta erabat harrapatu ninduen. Ondoren Iñigo Royo argazkilari tolosarra ezagutu nuen eta berarekin asko ikasi dut.

Zer eskaintzen dizu argazkilari-tzak?

-Zaletasun bat baino gehiago da, pasioa da. Ondo ala gaizki egin, ondo sentitzen naiz argazkigintzan eta bizipoza ematen dit. Paisaia urbanoa eta industriala gustatzen zaizkit asko;norabait joan izkina batean jarri eta zer gertatzen den ikustea izugarri gustatzen zait.

Tolosan zaletasuna badagoela esango zenuke?

-Tolosan Iñigo Royo da argazkilari-tzaren aita, eta kume asko izan ditu! Niretzat bera erreferente handia da eta bera da harrobia sortzen duena Tolosan. Ikastaroak ematen jarrai-tzen du eta urtero izaten dira ikasle berriak. Hori ona da guztiontzat.

Gipuzkoako txoko kuttuna. Getarian, itsaoari begira, jatetxe bateko terraza batean arraina jaten txakolin pixka batekin. Hortik, zerura.

Paisaia idilikoa. Aralar izugarri gustatzen zait.

Festa edo ospakizuna. Tolosako Iñauteriak, oso ondo pasatzen dudalako.

Mendia. Aralar.

Hondartza. Ez naiz hondartza zalea, baina politena seguruenik Kontxa izango da.

G

ipuzkoatzen