‘Kirola eta Osasuna’ hitzaldi zikloa izango da Elgoibarren

Udalak eta Kirol Patronatuak lau saio antolatu dituzte maiatzeko astearteetarako kultur etxean, euskaraz eta doanik

Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

elgoibar- Udaleko Gizarte Ongizate sailak eta Udal Kirol Patronatuak Kirola eta Osasuna izeneko hi-tzaldi zikloa antolatu dute maiatzerako, beti ere, “ohitura osasuntsuez, elikaduraz, guraso eta entrenatzaileen arduraz kirol heziketan edota gure osasuna eraikitzeko Elgoibarrek eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emateko”.

Horretarako, Kirol Psikologoa eta 60 + programako arduraduna den Unai Arrieta Kirol Fisioterapeuta eta psikoneuroinmunologian aditua den Angel María Lopez arituko dira hizlari lanetan.

Guztira lau hitzaldi eskainiko dira Kirola eta Osasuna zikloaren baitan, maiatzeko astearteetan eta kultur etxean (19.30ean). Saioak euskaraz, doanekoak eta nahi duten guztiei irekita egongo dira.

Programa abiatzeko Gure osasuna eraikitzen gaia jorratuko da maiatzaren 9an;hurrengo asteartean Iragana gogoratuz, etorkizuna eraiki: elikadura eta ariketa fisiko osasuntsuaren bila hitzaldia egongo delarik. Maiatzaren 23, berriz, Guraso eta entrenatzaileen ardura kirol heziketa osasuntsuan saioaren txanda izango da eta 30ean Elgoibar aktiboa: herria berrinterpretatuzizenekoa.

tailer berriaKirol Patronatuak antolatuta, bizkar hezur arazoak dituzten pertsonei zuzendutako tailerra egingo da maiatzaren 3tik aurrera. Aurrez, ikastaroaren nondik norakoak azaltzeko doaneko saioa egongo da hilaren 26an (19.00etan). Izena kiroldegian edo Mintxeta eman behar da. - J.L.