Landa guneko biztanleen mugikortasuna bermatu dute

Andoain, Urnieta eta Hernaniko Udalek Bidez Bide programa berritu dute Behemendirekin

Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Hernani- Andoain, Urnieta eta Hernaniko Udalek landa gunean bizi diren adineko pertsonei, 65 urtetik gorakoei, eta mugikortasun arazoak dituztenei garraio zerbitzua eskaintzen jarraitzeko hitzarmena berritu dute Behemendi elkartearekin.

Bidez Bide programari esker pertsona horien isolamendua saihesten da eta oinarrizko zerbitzuetara iristea bermatzen zaie;hala nola udal zerbitzuak aprobetxatu, sendagilearengana joan, erosketak egin, banketxeetan gestioak egin... Zerbitzua duela bederatzi urte martxan jarri zen.

Erabili ahal izateko Ongintzarekin hitz egin behar da. - A.M.