Bikin Batin duatloi ondoko bazkaria

Domingo, 23 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:10h

lesaka- Ehun bikote baino gehiago izanen dira Nafarroa Oinezek heldu den larunbaterako antolatu duen Bikin Batin Duatloian. Horietako ba-tzuk, probaren ondotik frontoian eginen den herri bazkarira geldituko dira. Baina egun horretan kirol egiten ez dutenek ere badute bazkaltzeko aukera eta gaur izanen dute txartela eskuratzeko hondar eguna, Lesakako Izarra okindegian, Berako Xugan edo koordinazioa @oinez17.ikastola.eus helbide elektronikoan. Helduek 12 euro ordaindu beharko dute eta 12 urte arteko haurrek 6 euro. Zozketak eta animazioa ere izanen da. - A.A.A.