Liburuaren Eguna ospatuz gaur Igantzin

Domingo, 23 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:10h

igantzi- Urtero bezala, prest ditu Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Hori, heldu den aste hondar luzean izanen da, baina aurten, gainera, Liburutegiko Taldeak Liburuaren Eguna antolatu du gaurko. Igande goizeko 11.30ean hasitan haurrentzako eskulanak izanen dira, frontoian. Ondotik, Barazarrean Estitxu Mentaberri ipuin kontalaria izanen da. Eguerdian, egun horrekin lotutako pintxo pote berezia izanen da La Villan. Eta bukatzeko, 16.30ean haurrentzako pelikula Barazarrean. - A.A.A.