bidasoa txingudi

Jai giroa eta elkartasuna

hondarribia-katsikas boluntario taldeak errefuxiatuen aldeko zozketa erraldoia egin zuen atzo, beste zenbait ekitaldiz gain, egun eguzkitsuarekin

Xabier Sagarzazuren erreportajea eta argazkiak - Domingo, 23 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Adin guztietako hondarribiar zein bisitariek parte hartu zuten 386 oparien zozketako zenbaki irabazleak eta sariak aukeratzen.

Adin guztietako hondarribiar zein bisitariek parte hartu zuten 386 oparien zozketako zenbaki irabazleak eta sariak aukeratzen.

Galería Noticia

Adin guztietako hondarribiar zein bisitariek parte hartu zuten 386 oparien zozketako zenbaki irabazleak eta sariak aukeratzen.Madalen plazan kontzertuek girotu zuten goiz-eguerdia.800 zatitan puskatua izan zen muralaren ikuspegi bat.

Primerako egun eguzkitsua esnatu zen atzo Hondarribian. Gozatzeko eguna. Eta elkartasunerako eguna, Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldea azken hilabeteetan egindako lan eskerga borobiltzeko eguna.

Iaz Greziara arropa eta oinetakoak eramatera joan ziren bolondresek sortu duten GKE berriak apustu handia egin du. Hiriko denda, taberna, jatetxe, esparru guztietako profesional edo artistei deialdia luzatu zieten, errefuxiatuen aldeko zozketa erraldoirako opariak eman zitzaten, alde batetik. Eta bestetik, 17.345 txartel saldu zituzten zozketarako, euro banatan.

lehen ordutikGoizeko zortzietan hasi ziren Hondarribia-Katsikaseko kideak dena prestatzen. San Pedro kalean, mahaia jarri zuten eta kutxa batean, saldutako 17.345 txartelen frogagiriak sartu zituzten, bakoitza bere zenbakiarekin;eta beste kutxa batean, 386 sarien agiriak, banaka.

“Hemendik pasa den jende guztia gonbidatu dugu, kutxa bakoi-tzetik agiri bana atera eta zenbaki irabazle bat eta honi zegokion saria aukeratzera. Ekitaldi irekia izan da, jendeak ikus dezan dena legez egin dela, gardentasun osoarekin”, esaten zuten Hondarribia-Katsikaseko kideek.

Zenbaki eta sari guztiak adin desberdinetako hondarribiar zein bisitariek atera zituzten. Horietako bat Iñigo Manso izan zen, 43 urteko hondarribiarra.

“Etxean erosi ditugu zozketarako zenbait txartel. Semearekin etorri naiz ikustera, baina ez nekien sariak guk geuk atera ahalko genituela. Polita da honelako ekimena ikustea eta gainera, errefuxiatuen alde dirua biltzeko izatea”, esaten zuen Mansok.

Mutxikoek, Abiyuan txarangak edo Goxoki Koruak animatu zuten goiza Azeri elkartearen parean, baina Madalen plazan ere animazioa izan zen. Bezperan ume eta helduek, Judas Arrieta artistak zuzenduta, mural erraldoia margotu zuten. Atzo, musika kontzetuek lagunduta, irudi hori 800 zatitan puskatu eta hauetako bakoitza euro banatan saldu zen, beti ere, errefuxiatuen alde.

bazkariaEgun hau Ardora jatetxean amaitu zen, Hondarribikosukaldari eta jatetxe ezagunenetako batzuek eskaini zuten otorduarekin.

Mari Jose Aseginolaza, Hondarribia-Katsikaseko presidentea, “oso pozik” zegoen lortutakoarekin. “Zazpi hilabeteko lana borobiltzen ari gara, aparteko eguraldia daukagu eta jendeak, saritan eta txartelak erosten, dena eman digu;oso eskertuta gaude”, esaten zuen Aseginolazak.