Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Euskara Mankomunitateak bat egin du UEMArekin

Martes, 25 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:08h

bortziriak- 2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ireki da, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute abian aurten ere.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz-koak izan daitezen bultzatu nahi dute kanpainaren antolatzaileek. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.

Aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik. Herritarren gehiengoak jasotzen duen autolikidazio proposamena ere euskaraz jaso daiteke, hala eskatuz gero. - A.A.A.