Udaberriko besta oparoak ate joka dituzte Igantzin

Datorren asteburu luzerako ekitaldi ugari prestatu ditu Euskara Batzordeak

Aitor Arotzena - Martes, 25 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Joxean Ortega irakasleak (ezkerrean), errefuxiatuen egoera azalduko du.

Joxean Ortega irakasleak (ezkerrean), errefuxiatuen egoera azalduko du. (D.N.)

Galería Noticia

Joxean Ortega irakasleak (ezkerrean), errefuxiatuen egoera azalduko du.

igantzi- Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Ba-tzordeak Udaberriko Bestak. Aurten, gainera, Liburutegiko Taldeak “Liburuaren Eguna” antolatu du. Apirilaren 23an izan da, igandearekin. Goizean haurrentzako eskulanak izan ziren frontoian. Ondotik, Barazarrean Estitxu Mentaberri ipuin kontalaria izan zen. Eguerdian, egun horrekin lotutako pintxo pote berezia izan zen La Villan eta bukatzeko, arratsaldean haurrentzako pelikula Barazarrean.

Apirilaren 28an, ortzirala, Manu Eziolazaren hitzaldia izanen da Biltokin, 19.00etan. Eziolaza urte aunitzetan Igantziko medikua izan zen, eta orain Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko presidentea da. Herrira eginen duen bisita honetan Heriotz duina eta bizi testamentuagaiaren inguruan solastuko da.

Larunbat goizeko 11.00tan dantza-jazz emanaldia izanen da frontoian. Arratsaldean, 16.00etan hasita, haurrentzako tailerrak eginen dira frontoian, eta ondotik txokolatada izanen dute.

Igandean, eskolako ikasleek beren urteroko antzerki emanaldia eskainiko dute Bara-tzondon, 18.00etan. Ondotik, 19.30ean hasita, pintxo potea izanen da, herriko trikitilariek girotua.

Maiatzaren 1ari gaiteroek emanen diote hasiera, karrika bueltarekin. Gero, 12.00etan, berriz joko dute, herriko dantzarien saioarekin batera. Bestei akabaila emateko, Siriako errefuxiatuei buruz solasaldia izanen da Eskolzarren, 19.00etan, Joxean Ortegaren eskutik. Joxean herriko eskolako irakaslea da, eta joan den udan Grezian ibili zen, Nafarroako suhiltzaileekin batera, errefuxiatuei laguntza ematen.

Kontzertuak Asteburu honetan ez ezik, hurrengoan ere izanen da animazioa Igantzin. Herriko gazteek, Udalarekin batera eta herriko ostatuen eta gurasoen laguntzaz kontzertuak antolako dituzte maiatzaren 6an. Larunbat arratsaldeko 8:30ean trikipoteoa izanen da giroa animatzeko eta 22:00etan hasita kontzertuak Juantxo Skalari&Rude Band (Iruñea), Willis Drummond (Baiona) eta Koban (Donostia) taldeekin. Sarrera doan izanen da. Egun horretan bertan, Biltoki Elkarteak antolatuta Xabi Telletxea BTT jaitsiera proba dela aprobetxtuz, arratsaldeko giro onarekin segi nahi dute gauean. Autobusak izanen dira ondoko herrietatik kontzertuetara etortzeko eta joateko.