Kirmen Uribe idazlea bihar Aretxabaletako Arkupen egongo da

2017(e)ko apirilaren 25a, asteartea - 11:13etan eguneratua

Aretxabaleta. Karmele Urresti eta Txomin Letamendi bikotearen istorioa jaso du Kirmen Uribe idazleak (Ondarroa, 1970) Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian. Liburuan jasotakoen eta istorioaren atzeko kontuen gainean hitz egingo du Uribek, bihar Aretxabaletako Arkupe kultur etxean elkartzen direnekin. Ekitaldia 19.00etan hasiko da. A.D.