Oihana Kortazar Itsasondoko mendi astean izango da

2017(e)ko apirilaren 25a, asteartea - 11:12etan eguneratua

Itsasondo. Kirolak Itsasondo hartuko du aste honetan. Gaur, 17.00-etan Ttipi Ttapa herrikoia irtengo da plazatik. Bihar, 18.30ean Oihana Kortazar mendi lasterkariaren hitzaldia izango da Itsasondoko kultur gunean. Goi mailako kirola, prestakuntza eta elikadura osasuntsua izango du gai-tzat. Igandean, berriz, 8.30ean plazatik abiatuta Aizkorrira mendi irteera egingo dute. Izen ematea, Lurdesen dendan eta Kaxintanen. M.A.