Ibilbideari Elkar Saria jasoko du Eresbilek

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean bihar egingo duten ekitaldian izango da sari ematea

2017(e)ko apirilaren 26a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Jon Bagües, director de Eresbil, ayer, en el Koldo Mitxelena Kulturunea.

Jon Bagües, director de Eresbil. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Jon Bagües, director de Eresbil, ayer, en el Koldo Mitxelena Kulturunea.

Donostia- Ibilbideari Elkar Saria jasoko du Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak bihar Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean egingo duten ekitaldian. Saio berean, duela egun batzuk iragarritako beste sari bat emango dute, Jakinaldizkariaren XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa egitasmoak jasoko baitu Proiektuari Elkar Saria.

Elkarrek adierazi duenez, “Eresbilek lan handia egin du urte luzez euskal musika bilatu eta jasotzen, gure ondare gisa gal ez dadin, eta garrantzi handiagoa duena, hurrengo belaunaldietara ere irits dadin”. “Musika ondarea ikertu, bildu, kontserbatu eta jakitera ematea du helburu, bereziki euskal konpositoreen lanak”, gaineratu du Elkarrek prentsa oharbatean.

Eresbilek musika ekoizpenak kontserbatzen ditu, euskarri guztietan - testuak, ikus-entzunezkoak edo ikonografikoak-. 2000. urteaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko partituren eta soinuzko grabazioen Lege Gordailuko kopia bat gordetzen du.

Hasieratik gordetzen ditu pertsona zein instituzioen fondoak, 170etik gora gaur egun, horietan aipagarrienak euskal konpositoreen fondoak izanik. - N.G.