Kzgunean ikastaroak emango dituzte Itsasondon

2017(e)ko apirilaren 26a, asteazkena - 11:36etan eguneratua

ITSASONDO – Datorren maiatzaren 8tik aurrera Itsasondoko ongizate batzordeak bultzatuta bi ikastaro eskainiko dituzte KZgunean. Batetik, 16.00etatik 18.00etara oinarrizko Internetaren inguruko argibideak emango dira eta bestetik, 18.00etatik 20.00etara enplegu bat lortzeko aplikazioen erabilera eta ofimatika landuko dituzte. Izena emateko azken eguna hilaren 28a da, eta horretarako Udaletxera jo beharko da. Gehienez ere bost pertsonako taldeak izango dira, baina jende gehiago apuntatzen bada beste talde bat sortuko dute ikastaroak jaso ahal izateko. – M.A.