Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Amaia zangozako aek-ko irakaslea

“Ikasleei Korrika transmititzea hunkigarria da”

AEK euskaltegiko irakaslea izateaz gain, Amaiak bigarrenez koordinatu du Korrika, euskararen aldeko lasterketa, Zangozako eskualdean.

Zangozako Ikastola - Jueves, 27 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Amaia, erdian, bere ikasleez inguratuta.

Amaia, erdian, bere ikasleez inguratuta. (Zangozako Ikastola)

Galería Noticia

Amaia, erdian, bere ikasleez inguratuta.

zangoza- Zenbat aldiz izan zara korrikako koordinatzailea?

-Amaia naiz 29 urte ditut eta Zangozan bizi naiz. Aurreko Korrikan hasi nintzen AEKn lanean eta oso gustura nago, euskara irakaslea naiz eta jende helduarekin lan egiten dut. Aurten eskualdea antolatzen nire bigarren Korrika izan da .

AEKn zenbat ikasle daude Zangozan?

-Zangozan eskualde osoko ikasleak ditugu, Zangozakoak bertakoak eta baita Oibar, Esa, Ledea, Irunberri eta Kasedakoak. Hemen bi talde ditugu,orotara 25 dira Zangozan. Horrez gain, Irunberrin ere talde bat dugu, hauek maila altuagoa dute eta 10 ikasle inguru dira.

Zer nolako perfila dute zure ikasleek?

-Perfil guztietako ikasleak ditugu, baina batez ere 30 urte ingurukoak dira, txikitan euskara ikasteko aukerarik izan ez dutenak. Gainera guraso asko ditugu eta oso kontzientziatuak daude euskara ikasteko beraien seme-alabekin erabiltzeko. 4 guraso ditugu euskara ikasten Ainhoa, Txema, Bittor eta Susana. Aitona bat ere badugu, Diego.

Zertarako eta zergatik egiten da Korrika? Lan asko dago?

-Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. Bai lan izugarria da. Lehenengo herrietan biltzen gara Korrika herriz-herri antolatzeko eta ondoren, herrietan ekitaldiak egiten ditugu Korrika ezagutarazteko eta herriak animatzeko. Gainera, kilometroak herriko elkarte, kuadrila eta enpresen artean saldu behar dira, eta horiek dira gero lekukoa herri batetik bestera eramaten dutenak.

Zein da gehien gustatu zaizun Korrika?

-Denak gustatu zaizkit eta guztiak izan daitezke gogora ekartzekoak. Oso ongi gogoratzen ditut adibidez nire nerabezaro garaikoak, guk geuk ikastolan gauzak antolatzen genituelako. Zirrara handiz gogoratzen dut Tuteratik hasi zen Korrika hura, irteera telebistatik ikusi nuelako eta oso berezia izan zen.

Nola bergogoratzen duzu txikia zinenean korrika?

-Oso oroitzapen politak ditut. Nik Jaso Ikastolan ikasi nuen eta bertan ere Korrika lantzen eta ospatzen genuen. Ikastolan eta nire familian jaso nuen euskararen aldeko mezua eta horregatik gaztetatik lanean aritu naiz euskararen alde eta orain Zangozako AEKko irakaslea naiz. Korrikaren kanta zaharrak entzuten ditudanean txikia nintzen garai horiek ekartzen ditut gogora eta gaur egun nire ikasleei hori trasmitizea oso hunkigarria eta polita da.