Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Ainhoa ikastolako ama eta aek-ko ikaslea

“Nire semeak etxeko lanekin lagundu ditzaket”

Ainhoa, ikastolako ama bat da. Duela bi urte hasi zen AEKn euskara ikasten eta gaur egun, hitz egitea kosta egiten bazaio ere, semeekin mintzatzeko erabiltzen du.

Zangozako Ikastola - Jueves, 27 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Ainhoa, bere bi semeekin.

Ainhoa, bere bi semeekin. (ZANGOZAKO IKASTOLA)

Galería Noticia

Ainhoa, bere bi semeekin.

zangoza- Zenbat urte daramazu euskara ikasten?

-Aurten bigarren mailan nago, lehenago ere ikasten ibili nintzen baina orain denbora gehiago dudanez berrartu dut.

Gustoko duzu Euskara ikastea AEKn?

-Bai, giroa oso ona da. Barnetegira joaten gara urtean behin eta han oso ongi pasatzen dugu. Irakaslea oso jatorra da. Oraindik hitz egitea lotsa ematen dit eta urduri jartzen naiz. Asko ulertzen dut baina oraindik lotsa kentzea kostatzen zait.

Nola enteratu zinen AEK zegoela?

-Amaia irakaslea ezagutzen dudalako eta berak animatu ninduen izena ematera.

Esango zenukete euskera ongi ikasten dela AEKko klaseetan?

-Bai, dibertigarria da eta taldean lan egiten dugu. Ez dago presiorik eta ikasten dugun bitartean ongi pasa-tzen dugu eta erlazio berriak egiten ditut. Normalean dena euskaraz egiten saiatzen gara.

Zer pentsatzen duzu euskaldunak eta ikastolako ikasleak gazteleraz hitz egiten ikusten dituzunean?

-Nire ama hizkuntza gaztelania da eta gazteleraz hitz egiteko joera dut. Nire bi semeekin euskaraz hitz egiten saia-tzen naiz baina ohitura falta dugu eta arraroa egiten da. Euskaldunak direnak euskaraz hitz egin behar dutela uste dut.

Zer esango zenuke jendea AEKn apuntatzeko?

-Oso interesgarria da nire semeak ikastolako lanekin lagundu ahal ditudalako. Etxeko lanekin zalantzak dituztenean orain gauzak ulertzen ditut eta lagundu dezaket. Ikastolako oharrak ere ulertzeko gai naiz. Gainera, nire semeekiko orain eredua naiz eta lan egitearen eta ikastearen garrantzia helarazi nahi diet. Gainera, haiek euskaraz gehiago hitz egitea eta erabiltzea nahi dut.