Ahalduntze ikastaroak antolatu dituzte Azkoitian

Parte hartzeko interesa duten emakumeek bihar arte eman dezakete izena udaletxeko Harrera bulegoan

2017(e)ko apirilaren 27a, osteguna - 06:11etan eguneratua

azkoitia- Udaleko Berdintasun sailak emakumeak ahalduntzeko hiru ikastaro berri antolatu ditu udaberri honetarako eta parte hartzeko interesa dutenek bihar arte eman dezakete izena udaletxeko Harrera bulegoan (943 857 174 telefonoa).

Eskaintza abiatzeko, Pepa Bojo psikologoak gidatuko duen Gure emozioak nola gobernatu 12 orduko ikastaroa izango da (erderaz) maia-tzaren 3tik aurrera. Guztira sei saio egingo dira ikastaro horren baitan (asteazkenetan, 15.00etatik 17.00etara bitartean) eta parte hartzera animatzen direnek “gure emozioak ezagutzen, ulertzen eta modu egokian gobernatzen” ikasiko dute. Prezioa 24 eurokoa da (16 euro langabetuentzat).

Bestalde, Batukada feminista ikastaroa egingo da (euskaraz) maiatzaren 10etik aurrera. Guztira bi orduko lau saio burutuko dira (asteazkenetan, 17.30etan hasita), Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedoren eskutik. Prezioa 18 eurokoa da (12 euro langabetuentzat).

Azkenik, Virginia Imaz, Oihulari Klown antzerki konpainiaren sor-tzailea eta ipuin kontalariak Generoa, emozioak eta umorea 12 oduko ikastaroa eskainiko du (erderaz) maiatzaren 13 eta 20a bitartean. Prezioa 24 eurokoa da (16 euro langabetuentzat). - J.L.