Lazkaoko kros mistoan parte-hartzeko izen ematea gaur itxiko da

2017(e)ko apirilaren 27a, osteguna - 11:04etan eguneratua

LAZKAO – Ostiralean, San Prudentzio egunean, bigarren aldiz bikoteen arteko kros mistoa jokatuko da Lazkaon, 21.00etan hasita. Haurrak, berriz, ordu bat lehenago hasiko dute lasterketa. Helduen probari dagokionez, 14 urtetik gorakoak irten daitezke, eta jakinarazi dutenez, izena emateko epea gaur arratsaldeko 15.00etan itxiko da. Apuntatzeko aukera sailkapenak.com webgunean dago. – M.A.