Bertsolari gazteek Eskolartekoari helduko diote gaur

Leitzako Atekabeltzen izanen da saioa, 19.00etan, eta lehenengo bi sailkatuako Euskal Herrikora pasako dira

Viernes, 28 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Joanes Ilarregi nagusitu zen iaz Nafarroan.

Joanes Ilarregi nagusitu zen iaz Nafarroan. (Argazkia: utzitakoa)

Galería Noticia

Joanes Ilarregi nagusitu zen iaz Nafarroan.

iruñea- Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatuta, 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 31. aldia izango da aurtengoa, gaur Leitzako Atekabeltz Gaztetxean jokatuko dena.

Arratsaldeko 19.00ean hasita, hamalau bertsolari gaztek hartuko dute parte: Etxahun Azkarraga (Etxalar), Ekhiñe Zapiain (Bera), Ane Telletxea (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Iratxe Muxika (Lesaka), Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Luar Alberdi (Iruñea), Nahia Etxeberria (Iruñea), Ekain Alegre (Altsasu), Idoia Granizo (Altsasu), Beñat Astiz (Barañain) eta Enma Murillo San Miguel (Barañain) ariko dira kantuan.

Saioa ikusteko sarrera doakoa izango da eta bertsoaldien ostean merendua eskainiko da bertan, Lei-tzako Gazte Asanbladaren eskutik.

Iker Mundiñano gai-jartzaileak gidatuta,14 gazteek gai orokor batekin bertso bat, lau oinak emanda beste bertso bat eta hitz bat emanda beste bat osatu beharko dute lehenengo fasean. Bigarren fasera igaroko diren laur bertsolariak zortziko txikian eta koplatan arituko dira ondoren, irabazlea zein den jakiteko.

Lehen bi postuak eskuratzen dituztenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dute. Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 10an izango da, Saran (Lapurdi).

Lehia formatuko ekimen honekin batera, Eskolartekoa ikasturtean zehar egiten diren bestelako ekimenen bilduma da: bertso-merenduak, Bertso Eskolen Eguna, topaketak, Negulekuak, Udalekuak, sariketak, bertsopaper lehiaketa… Ikasleek bertso-eskoletan landutakoa jendaurrean erakutsi ahal izateko, beraien artean harremanak sendo-tzeko, hurbilekoak bertsozaletzeko eta ahozkotasuna eta euskara klasetik kanpo lantzeko parada ematen duten egitasmoak dira, finean, Eskolartekoa osatzen dutenak.

Gaur egun 18 urtetik beherakoen 33 bertso-eskola eta 302 ikasle daude Nafarroan. 9 irakaslek gidatuta, eskola orduz kanpo ondorengo herrietan lantzen da bertsolaritza: Lesaka, Bera, Etxalar, Igantzi, Aran-tza, Doneztebe, Legasa, Sunbilla, Leitza, Lekunberri, Altsasu, Iruñea, Zizur Txikia, Burlata, Barañain, Uharte eta Atarrabian. - M.M.P.