Biurdanako Irakurketa Publikoak Karmele Jaio izanen du protagonista

Viernes, 28 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:09h

iruñea- Euskal Liburuaren Irakurketa Publikoaren baitan, Karmele Jaio idazle gasteiztarraren testuak irakurriko dituzte gaur, goiz osoan zehar, Biurdana Institukoek. Irakurle lanetan Biurdanako ikasleak eta kanpoko gonbidatuak ibiliko dira. Egileak hiru ipuin liburu -Hamabost zauri (Elkar, 2004), Zu bezain ahul(Elkar, 2007) eta Ez naiz ni (Elkar, 2012)-, bi nobela -Amaren eskuak (Elkar, 2006) eta Musika airean (Elkar, 2009)- eta poesia liburu bat -Orain hilak ditugu(2015, Elkar)- argitaratu ditu. Bere lanak gaztelaniaz, alemanez, errusiarrez, nederlanderaz, katalanez eta ingelesez argitaratu dira. Amaren eskuaknobelan oinarrituta, pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak, Donostiako Zinemaldian 2013an aurkeztu zena, eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramón Barea zuzendariak 2010ean. Bere ipuinak Best European Fiction 2017 antologian argitaratu dira. - M.M.P