Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiko saio nagusia bihar ospatuko da, Tafallan

Nafarroako 14 ikastetxe eta ikastolatako 209 haur eta gazte oholtzaratuko dira Jaialdi Nagusian

Miren Mindegia - Viernes, 28 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Tantirumairu Ikastolako taldea, Lesakan ospatu zen saioan.

Tantirumairu Ikastolako taldea, Lesakan ospatu zen saioan. (NAFARROA OINEZ)

Galería Noticia

Tantirumairu Ikastolako taldea, Lesakan ospatu zen saioan.

iruñea- Zangoza, Lakuntza, Lesaka eta Burlatatik igaro ondoren, Nafarroako Haur eta Kantari Jaialdiaren 27. edizioa Tafallara iritsiko da bihar, saio nagusia bertan ospatzeko. Emanaldia Kulturgunean eskainiko da arratsaldeko 18.00etan. Herenegun sarrerak ia agortuak zeudela jakinarazi zuen Amaia Dominguez antola-tzaileak, beraz, giroa bermatua dago jaialdirako.

Tafallako Udalaren laguntzarekin antolatutako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiko emanaldi nagusian Nafarroako 14 ikastetxe publiko eta ikastola desberdinetako 209 haur eta gazte izango dira oholtzaratuko direnak, 16 kanta eskaintzeko, Dominguezek berak aurreratu zuenez. Jaialdia osatu duten emanaldi guztietakoak batuz, 6 eta 16 urte bitarteko 500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute denetara jaialdian. Dominguezek erran bezala, “poztekoa da jaialdi multzo honen aurtengo edizioak izandako arrakasta. Oso pozik eta harro nago gure herrian euskal kultura eta euskal musikari garrantzia ematen zaiolako, herria mugitzen delako eta gure haur eta gaztetxoek abestu eta jo-tzeko gogo bizia erakutsi dutelako”.

Ekitaldiaren helburua Nafarroako haur eta gaztetxoen euskararekiko eta kantuarekiko zaletasuna piztea da, elkarlanean aritzen ikasiz, beste zentroetako ikasleekin harremanetan jarriz, norberaren arte eszenikoa kanporatuz eta musikarekin gozatuz.

Jaialdia 1982an jarri zen martxan Euskal Kantuzaleen Elkartearen ekimenez. Hasiera batean txapelketa formatuan antolatzen zen eta finalaurreko bakoitzeko irabazleak izan ohi ziren finalera igarotzen ziren taldeak. Duela urte batzuk, aldiz, lehiaketa alde batzera utzi eta jaialdi izatera igaro zen ekimena, lehiakortasuna ezabatu eta parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Tartean lau urtez Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik gabe aurrera jarraitu bazuen ere, aurten gobernuaren zein Zangoza, Lakun-tza, Lesaka, Burlata eta Tafallako Udalen laguntza jaso du jaialdiak;baita Lacturale eta El Caserío enpresena ere.

NAFARROA OSOKO KANTARIAKTafallan eskainiko den Haur eta Gaztetxoen Jaialdiko emanaldi nagusian, erran bezala, 14 ikastetxe desberdinek parte hartuko dute, taldeka, banaka edo binakako formatuan, jatorrizko abestiak, interpretazio berriak edo eurek sortutakoak eskaintzen.

Abestien artean, ez dira faltako azken aldian modan dauden kantak, Aldapan gora bezala;ezta azken edizioetan maiz agertu direnak ere, Ken7-ren Ilargia edota Alaitz eta Maiderren Amets bat, esaterako. Hala ere, talde bakoitzak berezko interpretazioa emanen die abestiei, ezaguna den hori modu berrian eskainiz.

Euskal musikako klasiko handiak ere eskainiko dituzte partaideetako batzuk, Sorotan Beleren Marinelaren zainedoLau teilatu, besteak beste. Halaber, egonen dira euren kabuz sortutako kantuak eskainiko dituzten bakarlari eta talderen bat ere.

Zangozako Ikastola, Tafallako Garcés de los Fayos Ikastola, Zarrakazteluko eskola, Sanduzelai Ikastetxe Publikoa, Baztan Ikastola, Aranoko eskola, Goizuetako eskola, Azpilkuetako eskola, Jaso Ikastola, Eugiko eskola, Ermitaberri Ikastetxe Publikoa, Berriozarko Mendialdea 1 Ikastetxea, Biurdana Insitutua eta Tafallako eskolako haur eta gazteak izanen dira biharko emanaldian parte hartuko dutenak.