Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Euskal sukaldaritzan trebatzen

gure lurraldeko produktuak kontsumitzerakoan, gure ondareari jarraipena ematen diogu

Testua eta argazkia Lakuntzako Herri Eskola - Viernes, 28 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Gure ikasleek tarte oso atsegina igarotzen dute sukaldeko zereginetan.

Gure ikasleek tarte oso atsegina igarotzen dute sukaldeko zereginetan. (LAKUNTZAKO HERRI ESKOLA)

Galería Noticia

Gure ikasleek tarte oso atsegina igarotzen dute sukaldeko zereginetan.

etxeko berriak

Gure lurraldeetan lanaren fruitua eta jakintza biltzen dituzten produktuak ditugu. Hauek ezagutu eta kontsumi-tzen jarraitzen baditugu, gure ondareari jarraipena ematea lortuko dugu. Hori dela eta produktu horiek eskolan sukaldatzen ikastea interesgarria iruditu zitzaigun.

Motibazio horrekin, duela aste batzuk, Euskal sukaldaritzan murgilduta ibili ginen eskolan.

Antolatu genituen ekintza horien helburu nagusiak Euskal produktuak zeintzuk diren ezagutzen laguntzea, bertako sukaldari ospe-tsuen bizitzan sakontzea eta ikasleak sukaldaritzan parte hartzea izan ziren.

Ekintzekin hasteko, Lehen hezkuntzako irakasleek euskal sukaldari ospetsu bat aukeratu eta, mailaz-mailako ikasleak sukaldariaren informazioa bilatzez arduratu ziren. Gela bakoitzak informazio garrantzitsuena (bibliografia, plater ezagunenak, Michelinizarrak…) hormairudi batean jarri zituen, besteei ezagutzera emateko asmoz.

Ondoren, talde bakoitzak euskal produktu bat erabiliz, pintxo bat prestatzea zuen hurrengo lana. Horretarako, ikasle eta irakasleok egun batez sukaldaritza lanetan aritu ginen.

HHko ikasle guztiak 3 taldetan nahastu eta sukaldaritza tailer desberdinei aurre egin zioten.

Bestetik, LH1.-LH6.maila bitarteko ikasleak, gelaz gela, osagaiak erosi, erabili beharreko tresneria eskuratu eta pintxoa prestatzez arduratu ziren. Kide guztiak parte hartzeko, arduratsu sentitzeko, autoestimua indartzeko eta sukaldaritzan ohitura osasuntsuak barneratzeko, ekintza hau baliogarria iruditu zitzaigun.

Asteari amaiera emateko, ikasle eta irakasleok elkartu eta pintxo ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen.