Bestetako lehen kartel lehiaketa Etxalarren

Azal lehiaketara ere maiatzaren 31 arte aurkezten ahal dira lanak Kultur Etxean

Viernes, 28 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:09h

etxalar- Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean ere. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian (bertikalean) aurkeztu behar dira.

Azalean Etxalarko Bestak 2017, Abuztuaren 14tik 18ra testua bakarrik agertu behar du. Kartelean, testu horrez gain, egileak bestetako programa zehatza sartzeko tokia utzi beharko du. Gaia, estiloa eta erabilitako teknika libre izanen dira eta lanek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Lanak maiatzaren 31ko 19.30 baino lehen aurkeztu beharko dira Kultur Etxean edo kulturetxea@ etxalar.eushelbidera.Kartel irabazlearen egileak 50 euro eta bi lagunentzako otordua irabaziko ditu Herriko Ostatuan. Azal irabazleak, 100 euro. - A.A.A.