Udajolasean matrikula, asteartetik aurrera

Uztailean zehar burutuko den ekimen honetan Usurbilen erroldatutako lau eta hamabi urtekoek parte har dezakete

Domingo, 30 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Usurbil- Asteartetik maiatzaren 8ra arte tartea egongo da Udajolas udaleku irekietan izena emateko. Ekimen hau Usurbilen erroldatutako lau eta hamabi urte arteko (HH3-LH6) haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eta 200 lagunentzako tokia dago.

Noaua! kultur elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolatzen dituzten udalekuak uztailaren 3tik 28ra, astelehenetik ostiralera, burutuko dira 9.30etik 13.30era artean.

Dagoeneko izen-emate orriak herriko ikastetxeetan banatu dira, baina orririk gabe daudenek, Noaua!ko bulegoan ere eskuragarri izango dituzte.

Izen-emate orria beteta, ordainketa-agiria haurraren izen-abizenekin (Laboral Kutxako kontu zenbakia: 3035 0140 34 1400025811) eta Gizarte Segurantzako txartelaren kopia Noaua!ko egoitzan (Bordaberri kalea, 3) aurkeztu behar dira maiatzaren 8a baino lehen 10.00etatik 11.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Kuota 83 eurokoa da, baina familia ugariek 67 euro ordaindu beharko dute. Hauek Familia Ugariaren Txartela edo Familia Liburuaren kopia aurkeztu behar dute ere.

Behin matrikula eginda, ez da dirurik itzuliko.

Udajolaseko guraso bilera ekainaren 8an, osteguna, 17.00etan izango da Sutegiko auditorioan. - A.M.