Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ikasturtea Estatu Batuetan

Ariane Etxenike tafallarrak 10 hilabete eman zituen coloradoko eskola batean ikasten

Egileak Estela Iriso, Ane Etxapare, Garai Medrano, Oier Garcia - Martes, 2 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Ariane Etxenike tafallarrak ikasturte bat igaro zuen AEBtako eskola batean, beka bati esker.

Ariane Etxenike tafallarrak ikasturte bat igaro zuen AEBtako eskola batean, beka bati esker.

Galería Noticia

Ariane Etxenike tafallarrak ikasturte bat igaro zuen AEBtako eskola batean, beka bati esker.

Ariane Etxenike Tafallako 16 urteko neska bat da. Herriko ikastolan ikasi zuen DBH-ko 4. maila arte. 2016ko urtarrilaren 26an berri ikaragarri bat jaso zuen gazteak. Izen guztiak zerrenda batean agertzen ziren, bere izena han ikusi zuenean sinetsi ezinik zegoen. Bere ametsa bete egin zen benetan: beka bat lortu zuen eta Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) ikastera joango zen. Saltoka eta algaraka hasi zen, baina ez zuen negarrik egin;bere amak, ordea, bai.

2016ko maiatzaren 17an familia izendatu zioten. Orduan jakin zuen bere bizitzako 10 hilabete Arvadan emango zituela, Colorado estatuko herri batean. Abuztuan, joan baino egun batzuk lehenago, agur-festa ederra egin zioten bere lagunek: Tafallatik gymkhana bat. Abuztuaren 16ean hegazkina hartu eta bere ametsa betetzera joan zen. Hortik gutxira, hilaren 19an, bere urtebetetze egunean, klaseak hasi zituen.

Ariane oso lasai zegoen eta ez zuen hanka sartu nahi, orduan besteek egiten zutena begiratzen zuen eta horrela askoz hobeto moldatu zen. Ez zitzaion asko kostatu ingurune hartara egokitzea oso gogotsu zegoelako. Egia esan, ez zitzaion asko kostatu hango ingelesa ulertzea ingeles amerikarra pelikuletan, serietan, abestietan… entzuten dugulako beti. Gainera Coloradon ez omen dute azentu zailik.

Lehenengo astean eskolan ez zuen ezer ere ulertzen baina ez hizkun-tzagatik, baizik eta irakasteko moduagatik. Fisika zaila egiten zaio;formulak ulertzen ditu baina teoria ulertzea gehiago kostatzen zaio. Ingelesezko idazlanak idaztean edo liburuak irakurtzean zailtasunak izaten ditu hemen baino maila altuagoa eskatzen dutelako. Zorionez, hainbat irakasgaietan maila hautatu daiteke, bakoitzarentzat ez zaila ez oso erreza egin ez dadin.

Bere eskolan ordutegiak bitxi samarrak egiten zitzaizkionez, bi aste edo kostatu zitzaion moldatzea. Nahiz eta “arraroak” izan, abantaila oso onak dauzkate. Adibidez, ikasle guztiek badute asteko egun batean ordu bete libre, etxerako lanak edo proiektuaren bat egiteko, modu berean asteko beste egun batean, irakasleak klasean gelditzen dira zalantzak argitzeko eta laguntzeko.

Estatu Batuetan etxerako lan gehiegi bidaltzen omen dute, horregatik oso ongi antolatu behar da. Etxerako lan ugari egon arren, azterketetarako ez da asko ikasi behar. Arianeren antolaketa nabarmenki hobetu da AEBtan, eta berak esperien-tzia gomendagarria dela esaten du. Han dauden azterketei buruz, bestalde, errazak eta beti testekoak direla dio, uste ohi denaren aurka, idazteko atal ugari daudela dio eta mailaren arabera zailak izan daitezke.

Arianeren ustez, Amerikak ez du bere pentsatzeko modua aldatu, eta irekiagoa sentitzen dela uste du. Berak bere iritziak adierazten ditu eta hangoek beraienak, eta elkar errespetatzen dute.

Tafallarra oso gustura dago AEBtan baina, era berean, gauza asko faltan botatzen ditu. Lagunak, familia, kaletik atera askatasunarekin, kon-tzerturen batera joatea… Euskaraz hitz egitea ere faltan botatzen du. Euskal Herrian bai haren familiarengan eta haren lagunengan sentitzen zuen berotasuna faltan bota-tzen du. Amerikan, harrigarria bada ere, jendea hotza dela uste du. Gauza ugari faltan botatzen ditu;hala ere, berak badaki Nafarroara bueltatzen denean, Amerika faltan botako duela, hain zuzen ere.

galdetegi txikia

What’s your favourite type of music? My favourite type of music is rock music, but I also like punk and ska music.

What’s your favourite film and book? My favourite film is Sinister and my favourite book so far is The Glass Castle, I also love Hitler’s Furies and The Diary of Anne Frank.

Describe your stay in Colorado with one word. Lit.

Were you confortable in USA since the first moment? I have always felt comfortable in the US because my host family, real family, my friends in Spain and my friends here have always supported me, although I had a couple homesickness moments around the beginning of 2017.

What do you miss from Spain? I miss so many things. I miss my family, I miss my friends, I miss the food, I miss the parties, I miss having more freedom, I miss playing handball, I miss drinking a beer or a kalimotxo, I miss being able to openly talk about almost everything, I miss speaking in Basque… But I also know that once I go back to Spain, I am going to miss America, so much.