Aretxabaletako kiroldegia 7.00etatik aurrera, zabalduta

2017(e)ko maiatzaren 2a, asteartea - 11:50etan eguneratua

ARETXABALETA – Gaurtik hasi eta uztaila bukatu artean, 7.00etan zabalduko dute Ibarra kiroldegia, orain baino ordubete goizago. Hainbat jarduera egiteko aukera ere eskainiko dute Egun on izenburuarekin: astearte eta ostegunetan igerian hobetzeko elkartuko dira 7.15etik eta 8.00etara, eta hipopresiboak landuko dituzte 8.15etik 9.00etara. Astelehen eta asteazkenetan, berriz, areto bizikletan jardungo dute.– A.D.