Elektronika jaialdia, larunbatean Urretxuko gaztetxean

2017(e)ko maiatzaren 2a, asteartea - 11:48etan eguneratua

URRETXU – Kalegorrian taldeak eta eta Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanbladak Kubeats elektronika jaialdiaren lehen edizioa antolatu dute larunbaterako. Helburua inguruotan doinu hauei tokia egitea da. Horretarako, lau artista gonbidatu dituzte: Radithor bilbotarra, Balza bergararra, Jana Jana bilbotarra eta Ttunttun Brigade errioxarra. Jaialdia Urretxuko gaztetxean izango da. – A.Z.