‘Jainko basatia’ lanarekin itxiko da Antzerki Aroa

Txalo Produkzioak taldearen antzezlana 20.00etan eskainiko da Antzerki Eskolan

Miren Mindegia - Miércoles, 3 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Aitziber Garmendia eta Tessa Andonegi, atzo, antzezlanaren aurkezpenean.

Aitziber Garmendia eta Tessa Andonegi, atzo, antzezlanaren aurkezpenean. (Argazkia: Unai Beroiz)

Galería Noticia

Aitziber Garmendia eta Tessa Andonegi, atzo, antzezlanaren aurkezpenean.

iruñea- Txalo Produkzioak konpainiak Yasmina RezarenJainko basatiataularatuko du gaur, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE). Antzezlan honekin itxiko da Iruñeako Udalak eta NAEk elkarlanean antolatu duten Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloa. 20:00etan izango da, emanaldia eta sarrerak NAEko webgunean edota leihatilan bertan erosi daitezke.

Begoña Bilbaok zuzendu du Jainko basatiak, eta Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Mikel Laskurain eta Tessa Andonegi dira aktoreak. Yasmina Reza idazle, aktore, eleberrigile eta dramaturgo frantziarraren an-tzezlan bat da, Martin Agirrek euskaratuta.

Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarra gizalegez konpontzeko asmotan, bikote baten semeak besteari eraso egin baitio. Baina zuzentasun behartuak gainbehera egiten duenean, frustrazio eta mixeriak azalduko dira, komedia azido bati bide emanez. Ane, Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia eta baketsua dirudi, baina alkoholaren aparretan murgiltzen denean, baldarra eta zurruna bihurtzen da. Alex arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, eskrupulurik gabea eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Xanti, Veronikaren senarra da. Burdindegiko saltzaile xaloa, emaztearen gonapean bizi dena, bileran lehertu eta emaztearen kontra egingo du, bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Eta Veronika kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Zurrutada pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.