Alai Batzako begiraleak taldeko 30. urteurrena ospatzeko elkartu ziren

2017(e)ko maiatzaren 3a, asteazkena - 10:57etan eguneratua

Alai Batzako begirale eta begirale ohiak, larunbatean.

Alai Batzako begirale eta begirale ohiak, larunbatean. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Alai Batzako begirale eta begirale ohiak, larunbatean.

AZKOITIA – Floreaga salestar ikastetxeko Alai Batza aisialdi elkarteak 30 urte betetzen ditu aurten eta hori ospatzeko taldeko begiraleek eta begirale ohiek topaketa berezia egin zuten joan den larunbatean. Guztira 64 lagun elkartu ziren Floreagan. Hasteko, “gure artean ez daudenak gogoratzeko” mezan izan ziren eta horren ondoren bazkaria egin zuten ikastetxean bertan. Giro bikaina lagun, festa iluntzera arte luzatu zuten. – J.L.