Gurasoentzako tailer berriak antolatu dituzte Oiartzunen

2017(e)ko maiatzaren 3a, asteazkena - 10:52etan eguneratua

OIARTZUN – Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerrak prestatu dituzte Abaraxka ludotekak eta Oiartzungo Udalak. Lehenengo saioa bihar izango da, HHko (3-6 urte) seme-alabak dituzten gurasoentzat. Mugen inguruan ariko dira. Hurrengo saioa hilaren 11n izango da. Saio hori LHko (6-12 urte) seme-alabak dituzten gurasoentzako izango da. Gatazken inguruko saio praktikoak landuko dituzte. – A.M