Jatorri izendapenen mahai-ingurua egingo dute gaur Idiazabalen

2017(e)ko maiatzaren 3a, asteazkena - 10:53etan eguneratua

IDIAZABAL – Gaur, Jatorri Izendapenak zer eta zertarako dira? izenburupean mahai-ingurua burutuko da Idiazabalgo Areto Nagusian, 19.00etan. Idiazabal, Roncal eta Ossau Iraty izendapenetako ordezkariak egongo dira bertan,am Miriam Molina, Carmen Diaz de Cerio eta Pantxika Predaigne, hurrenez hurren. Irekia izango da ekitaldia eta nahi duen orok parte har dezake. – M.A