Ordutegi jarraia izango du Zumaiako liburutegiko ikasgelak

2017(e)ko maiatzaren 3a, asteazkena - 10:56etan eguneratua

 ZUMAIA– Santelmoak amaitu dira eta berehala Zumaiako ikasleek azterketak prestatzeko garaia izango dutenez, ordutegi jarraian zabalduko da liburutegiko ikasgela maiatza eta ekainean, eta atzotik aurrera, 4. solairuko ikasgela 9.30etik 20.00etara bitartean zabalduko da astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, berriz, ohiko ordutegia izango da (9.30-13.30). Haur eta helduen liburutegietan ohiko ordutegia mantenduko da. – A.R.