‘Historiaurre tailerra’ izango da larunbatean Ingurugiro Etxean

2017(e)ko maiatzaren 3a, asteazkena - 10:59etan eguneratua

AZPEITIA – Azpeitiko Ingurugiro Etxea Museoak Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilei eta beren gurasoei zuzendutako Historiaurre tailerra antolatu du datorren larunbaterako (15.30ean). Tailerra doakoa da eta parte-hartzaileek “garai hartako zenbait teknika eta aurrerapen” ezagutu ahalko dituzte. Interesatuek bihar arte eman dezakete izena 943 812 448 telefono zenbakira deituz. Plazak mugatuak dira. – J.L.