Sanson probako boluntarioen bilera gaur egingo da Seguran

2017(e)ko maiatzaren 3a, asteazkena - 10:53etan eguneratua

SEGURA – Larunbat honetan jokatuko da Goierriko Kopa Traileko laugarren lasterketa, Segura eta Zerain artean: II. Segura-Zerain mendi lasterketa edo Sanson proba bezala ere ezaguna dena. Bertan hainbat herritar eta boluntario arituko dira lanean korrikalarientzat, lasterketa errazagoa izan dadin. Hori guztia zehazteko, gaur egingo dute bilera 19.00etan kultur etxean. Gainera, saioaren boluntario bezala izena emateko aukera ere egongo da hala nahi du-enarentzat. – M.A