Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Liburuaren eguna Labiaga Ikastolan

liburuaren nazioarteko egunaren harira, hainbat ekitaldi ospatzen ditugu irakurzaletasuna sustatzeko

Testua eta argazkia Labiaga Ikastola - Jueves, 4 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Liburuaren Eguna hainbat ekimenekin ospatu genuen Labiagan.

Liburuaren Eguna hainbat ekimenekin ospatu genuen Labiagan. (LABIAGA IKASTOLA)

Galería Noticia

Liburuaren Eguna hainbat ekimenekin ospatu genuen Labiagan.

Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an mundu mailan ospatzen den eguna da. Labiaga ikastolako helburu nagusi bat irakurketarekin gozatzea da eta nahiz eta ikasturte osoan garran-tzi handia izan, Liburuaren Eguna ekintza desberdinekin ospatzen dugu.

GURASOAK IRAKURLE: HH Haur Hezkuntzako ikasleoi aunitz gusta-tzen zaigun ekintza Guraso Irakurle deitzen duguna da. Izan ere gurasoak ipuinak irakurtzera gonbidatzen ditugu.

Urtero, guregana hurbiltzen animatzen dira, eta nerbioak kontrolatuz Haur Hezkuntza osoari ipuinak irakurtzen dizkigute, antzerkitxoak antzezten dituzte... baten bat ere mozorrotuta etorri izan da!

Guk “ipuin-kontalariak” deitzen ditugu, eta egunero nor etorriko ote den zain egoten gara.

Beraiek eroso sentitu daitezen irakurketarako lekua prestatzen laguntzen diegu irakasleei;eta guraso hauek sobera urduritu ez daitezen, irakurlearen seme-alaba bere ondoan jarriko da, behar izanez gero laguntzeko prest agertzen garelarik beti.

Juul bozketa egunean, ipuin hauen artean gehien gustatu zaiguna aukeratu behar izaten dugu, eta zalantzarik gabe bakoitzak bere gurasoak irakurritakoa bozkatzen du!

Juul bozketa Urtero egiten dugun moduan, Juul kanpainako liburu eta ilustratzaile gustukoenen bozketan parte hartu genuen apirilaren 4ean. Ikastola osoak parte hartu genuen ekintza honetan: HH, LH eta DBH-ko ikasleek. Hala ere, modu desberdinetan bozkatu genuen. HH-ko ikasleek eta LH-ko 1. ziklokoek boto txartelaren bidez egin genuen bozka, eta LH-ko 2. eta 3.ziklokoek eta DBH-koek ordenagailuen bidez bozkatu genuen, hau da, bozketa elektronikoa egin genuen.

Guzti hau apirilak 4a baino lehen prest edukitzen dugu. Bakoitzak, irakurri ditugun liburuen artean gustukoena pentsatzen dugu eta honen izenburua eta idazlea apuntatzen ditugu. Gainera, liburuak hainbertze alaitzen dituzten marrazkien egile gustukoenaren izena ere idazten dugu.

Hortaz, apirilaren 4ean, dena prest genuela bozkatzen hasi ginen. Lehenengo HH-ko ikasleek banan-banan gure boto txartelak kutxetan sartu genituen, bat liburuaren kutxan, eta bestea ilustratzailearenean. Jarraian, LH-ko 1. eta 2. mailakoen txanda izan zen eta modu berean bozkatu genuen. Bitartean, ordenagailu gelan txandaka gainontzeko ikasleek bozkatu genuen, gure agendetan apuntatuta geneuzkan datuak Juul kanpainaren web orrian sartuz.

Hau guztia ongi joan zedin kontrolatzeaz ikasle talde bat arduratu ginen. Hautestontziak zeuden mahaian lehendakaria, idazkaria eta bi mahaikide bildu ginen. Gure zeregina, ikasleei bozketa txartelak zegokien kutxan sartzen laguntzea, ikasleen izenak galdetu eta zerrendetan bozka emana zutela apuntatzea eta urduri zeudenei lasaitu eta lagun-tzea izan zen. Guk ere, lan hau hasi aintzinetik gure bozka eman genuen noski, gero gure lana lasai betetzeko!

LIBURUAREN EGUNA Juul bozketa eguna, gurasoak irakurle... zenbat gauza egiten ditugun irakurzaletasuna bultzatzeko, baina, ez dira bakarrak! Liburuaren eguna hurbiltzen denean egun oso bat hartzen dugu hau ospatzeko. Egun berezia da, ikastolako ikasle guztiak elkartu eta ekintza bereziak egiten ditugulako. Aurten ospakizun honek oporretan harrapatu gaituenez, pixka bat ain-tzintzea erabaki genuen, beraz, apirilaren 11an ospatu genuen.

Egunari hasiera emateko eta giroa sortzen hasteko, bideo batzuk ikusi genituen. Horren ondotik gelen arteko interakzioari ekin genion. Urtero egiten dugun ekintza da, baina, hainbertze gustatzen zaigu ez garela sekulan aspertzen. Helburua gure arteko harremanak estutzea izateaz gain, gure ikaskideei guk prestatutako lanak (antzerkitxoak, mikroipuiak, asmakizunak…) aurkeztea da. Horretarako kurtso bakoi-tzak zerbait prestatzen du eta ber- tze gela bati erakusten dio. Den- denak parte hartzen dugu, ttikienetik hasi (HH) eta zaharrenetaraino (DBH) eta primeran pasatzen dugu! Gainera, aurten prestau ditugun lantxoak euskaraz, ingelesez eta frantsesez egin ditugu, beraz, hizkuntzak praktikatzeko aukera paregabea izan dugu. Ondotik, urduritasunak pasatu eta pixka bat lasai-tzeko atsedenaldia hartu genuen.

Indarberriturik hurrengo ekintzarekin hasi ginen, eskulan bat: munstro irakurlea handienak eta paperezko txontxongiliak ttikienak. Honetarako ere, gelen arteko elkarlana ezinbertzekoa izan zen. Gauza bat eta bertze, ia goiz guztia pasa genuen lanean baina eguerdirako sorpresa berezi bat prestatuta geneukan: lagun ezkutua. Aurten lehenengoz egin dugu eta izugarri gustatu zaigu. Baina aizue, lagun ezkutu honek berezitasun bat du, opariak egin ordez lagunei liburuak utzi egiten dizkiegula. Egun batzuk lehenago gelan zozketa egin genuen, hori urduritasunak: poltsatik noren izena aterako dut, zein liburu ekarriko diot…ez zen lan xamurra izan, lagunari ipuin berezi eta polit bat uztea ez baita erraza. Ondotik, egunean bertan elkartrukea egin genuen eta emozioz beteriko momentuak pasa genituen. Arratsaldean eguraldi ona zegoenez ikastolatik atera eta belategietan edo zuhaitz artean utzitako liburuekin elkar gozatu genuen.