Iban Urizar ‘Amorante’ Orioko kultur etxean izango da bihar

2017(e)ko maiatzaren 4a, osteguna - 11:33etan eguneratua

ORIO – Iban Urizar Amorantek kontzertua eskainiko du bihar 22.30ean, Orioko kultur etxean. Amorante proiektua herri-musikatik abiatzen da eta toki askotako musikaren eragina jaso du Urizarrek eta iturri horietatik edan du bere eskaintza osatzeko. Biharko emanaldirako sarrera doakoa izango da, baina gonbita kultur etxean aldez aurretik hartzea gomendatzen da, aretoaren aforoa 100 pertsonara mugatuta dagoelako. – A.R.