Esteribarko Eguna Larrasoañan ospatuko da

Jueves, 4 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

LARRASOAÑA- Larunbat honetan Esteribarko Euskararen Eguna ospatuko da Larrasoaña herrian. Goizetik hasirik, dianak izanen dira Esteribarko herrietan barna. 11.30ean Esteribarko Fanfarreak joko du. Bitartean, txapa tailerra eta haurrentzako ginkana antolatuko dituzte. Eguerdiko 13.00ean Baztan Bidasoa taldearen eskutik, herri kirol erakusketa bat gauzatuko da. 14.30ean, herri bazkaria hasiko da, non akordeoilariak izanen diren bazkalosteko giroa alaitzeko asmoz. Azkenik, 17.00etatik aurrera, Kiki eta Moko pailazoek eta Gabezin musika taldeak osatuko dute Esteribarko Euskaren Eguna. - P.C.

Más sobre Sangüesa / Pirineos

ir a Sangüesa / Pirineos »