Zumaiako Inda Mendik Iturrieta mendilerrora egingo du irteera

2017(e)ko maiatzaren 4a, osteguna - 11:33etan eguneratua

ZUMAIA – Zumaiako Inda Mendi elkarteak egun osoko irteera bat antolatu du iganderako eta Araban izango dira, hain zuzen ere, Iturrieta mendilerroan. Hala, San Cristobal mendia igo, Santa Teodosia ermitatik pasa eta Bitigara mendia ere egingo dute. Guztira, 17,5 kilometroko ibilbidea izango da eta bost edo sei ordu inguru iraungo ditu txangoak. Izena emateko Goiko estankora joan beharko da, bihar eguerdia baino lehen. – A.R.