Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

IkerGazte kongresu zientifikoa Iruñean ospatuko da datorren astean

Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, 180 ikertzaile baino gehiago bilduko ditu

Miren Mindegia Unai Beroiz - Viernes, 5 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

UEUko eta beste unibertsitateetako kideak, atzo, kongresuaren aurkezpenean.

UEUko eta beste unibertsitateetako kideak, atzo, kongresuaren aurkezpenean.

Galería Noticia

UEUko eta beste unibertsitateetako kideak, atzo, kongresuaren aurkezpenean.

iruñea- Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua antolatu du bigarren aldiz. Jardunaldiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan ospatuko dira maiatzaren 10, 11 eta 12an eta izen-ematea zabalik dago oraindik. Proiektu honen helburua ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zien-tzia produkzioa areagotzea da, atzo egindako aurkezpenean azaldu moduan.

Lehen kongresuan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da bigarren kongresuaren xede nagusia. Miren Josu Omaetxebarriak, Kongresuko arduradunak, jardunaldiaren edukia azaldu zuen atzo: “Programa akademikoari dagokionez, egitarauan bost saio mota egongo dira: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak, tailerrak eta mahai inguruak”. Kongresuari hasiera emateko nazioartean izena duen hizlari bat izango da: Laurence Tresse (Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendaria). Saio zientifikoetan, jasotako lanen artean hautatutako eta arlo guztiak ordezkatuko dituzten lanen aurkezpenak eskainiko dira, bai ahoz aurkeztuta bai poster formatuan, Euskal Herrian egiten den goi-mailako ikerkuntzaren gaineko ikuspegia eskainiz. “Kongresuan parte hartuko dugun ikertzaileon arteko harremanak errazteko tailer (mintegi) interesgarriak eta saio osagarriak ere izango dira. Horretaz gain, kongresuak iraun bitartean Iruñean bertan lo egiteko aukera izango dugu eta hori ere bultzatuko dugu”.

Hautatutako artikuluak ISBNa izango duen argitalpen digital batean agertuko dira eta Euskal Herriko hainbat argitaletxerekin lankidetzan zenbait lanen bertsio hedatuak aldizkari espezializatuetan argitaratzeko aukera ere egongo da, atzokoan aditzera eman zenez.

Iñaki Alegria UEUko zuzendariak erran bezala, antolatzaileek argi zeukaten edizio hau Nafarroan egin beharra zela: “Gure aurreikuspen guztiak gainditu egin dira, une honetan 180 ikertzailek eman baitute izena kongresuan. Arrakasta ziurtatuta dago, eduki aldetik ere guztiz oparoa baitator kongresua. IkerGazte erreferentzi bat bihurtzea nahi dugu, eta bi urtetik behin antolatzen jarraitu nahi dugu”. Gainera, gogoratu zuen, ekimenak hainbat unibertsitate eta erakunderen babesa dauka jada: NUP, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udalarena, zehazki.

ikergazte kongresua

Eguna, lekua. Maiatzaren 10, 11 eta 12an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Informazio osoa eta izen-ematea. www.ueu.eus/ikergazte

Sarean. @ikergazte (Twitter), IkergazteKongresua (Facebook)

Saio osagarriak. Unibertsitatean landuko diren saioetatik harago jo nahi izan du IkerGaztek aurten, bestalde. Hala, bestelako saio osagarriak ere antolatu dira. Labrit Toursen eskutik, Iruñean zehar ibilbideak eginen dira;Zaldiko Maldiko elkartean euskarazko lehen filmean oinarritutkao ikerketa eta dokumentala eskainiko dira Josu Martinezen eskutik;Txinparta elkarteak Ezkabara txangoa antolatu dut;nekazaritza ekologikoko saioa eskainiko da;eta “bertso afari ilustratua” antolatu da, Julio Soto eta Uxue Alberdirekin, eta Asisko Urmeneta marrazkilariarekin.