Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Patioko Musika proiektua garatzen

Lh-ko 6.MAILAKO IKASLEEK PATIOAN ENTZUTEN DEN MUSIKA AUKERATu ETA HORREN INGURUKO INFORMAZIOA lantzen DUTE

Testua eta argazkia Patxi Larrainzar Ikastetxe Publikoa - Viernes, 5 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, horma-irudiaren aurrean.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, horma-irudiaren aurrean. (PATXI LARRAINZAR)

Galería Noticia

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, horma-irudiaren aurrean.

etxeko berriak

Duela ikasturte bat Patioko Musika proiektua sortu zen. Beste eskola batean ikasleak eskolara sartzeko momentuan patioan entzuten zen musikaren aukeraketaz arduratzen zirela jakitean, gure eskolan antzeko gauza bat martxan jartzea pentsatu genuen. 6. mailako ikasleekin egitea iruditu zitzaigun egokiena. Lau talde ziren eta talde bakoitzean 5/6 ikasleko taldetxoak sortu genituen. Gaia Euskal Musika izan zen eta taldetxo bakoitzak abesti bat aukeratu behar izan zuen (musika taldea errepikatu gabe). Abestia aukeratu ondoren, musikagileei buruzko informazioa bilatu zuten, baita musika estiloa eta abestiaren ingurukoa ere. Jasotako informazio guztiarekin horma-irudi bat prestatu zuten eta azkenik gainontzeko gelakideei ahozko azalpen txiki bat eman zieten.

Astero, eskolara sartzeko momentuetan (goizean, jolas garaia amai-tzerakoan eta arratsaldean) taldetxo bakoitzak aukeratutako musika patioan entzuten zen. Horretaz gain, eskolako gainontzeko ikasleek en-tzuten zuten musikari buruzko informazioa horma-irudian irakurri zezaketen (musika gelaren kanpoaldeko kortxoan).

Jasotako informazio guztirekin horma irudi bat prestatu eta ahozko azalpena ematen diete gainontzeko gela-kideei

Helburu nagusiena musikarekiko zaletasuna piztea da. Baina horretaz gain, beste helburu batzuk ditugu: euskal musikaren egile eta estilo ezberdinak ezagutu, talde lana bultzatu, informazioren kudeaketa landu, adierazpen plastikoari garrantzia eman, ahozkotasuna bultzatu,…

Ikasturte honetarako aukeratu dugun gaia Musika Estiloak izan da. Oraingoan zailagoa egin zaie abestiaren aukeraketa egitea, musika estilo bakoitzaren jatorriari buruzko informazioa bilatzea eta Euskal herrian izan duen eragina ikustea. Hauek dira aukeratu dituzten musika estilo ezberdinen zerrenda: Klasikoa, Jazz, Swing, Rock and Roll, Pop, Rap, Ska, Herrikoia… Proiektuaren dinamika antzekoa izan da, aldaketa txiki batzuk izan arren. Adibide bezala, ikasturte bukaeran taldetxo bakoi-tzak egingo duen aurkezpena dugu. Eskolako Areto Nagusian izango da , LHko 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta.

Ikasturtean zehar badira egun edo eta aste bereziak, hainbat gai modu zehatzago batean lantzeko aukera ematen dizkigutenak eta horietarako aproposa den musika aukera-tzen dugu. Kasu hauetan musika irakaslearen proposamena izan daiteke edo eskolako beste irakasle edo langilearena. Adibidez: Emakumearen eguna, Euskararen eguna, Korrika, Sortzeneko jaia, Gaixotasun Arraroen eguna, gabonak, inauteriak...

Datorren ikasturterako hobekun-tzarako proposamen batzuk aurreikusten dira: talde kooperatiboen bidez antolatu, informazioa bilatzeko eta antolatzeko fitxa egin, eskolako web orrian informazioa ipini eta ebaluazio fitxa egin.

Proiektu hau aurrera eramateko eskolako atezainen laguntza ezinbestekoa da, haiek dira musika jar-tzen dutenak eta aldez aurretik duten jarrera ona eskertzekoa da.