‘Eman Bortzekoa’ bideoklipa herriz herri aurkeztuko da

Bortz herrietako 200 bat lagunek parte hartu dute grabazio lanetan

Viernes, 5 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

bera- Ekainaren 18ari begira lanean segitzen dute Eman Bortzekoa elkartean. Herri-galdeketako galdera erabakitzeko prozesuan daude, eta laster jakinaraziko dute zein izanen den galdera hori. Baina horrez gain, bideoklipa ere grabatu dute. Gure Esku Dagoren abestia oinarritzat hartuta, azken asteetan bortz herrietako txoko eta herritarren ahotsa eta irudiak grabatzen aritu dira, eta ailegatu da azken emaitza ikusteko ordua. Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako 200 bat lagunek hartu dute parte bideoklipean eta herriz-herri ortziralean (Igantzin 19.00etan Erretorbaitan;Etxalarren 20.00etatik 21.00etara Elutsan eta Herriko Ostatuan;Beran 21.00etan Xuga ostatuan;Lesakan, 21.30ean udaletxeko arkupetan eta larunbatean (Arantzan, 18.00etatik 20.00etara ordu laurdenero Baskulan) eginen dituzte bideoaren aurkezpenak. - A.A.A.