Nafarroako Soinularien Topaketa Etxalarren

Viernes, 5 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

etxalar- Nafarroako akordeoilarien elkarteak antolatuta, Etxalarren ospatuko da Nafarroako Soinularien Topaketa larunbatean. 11.00etan akordeoilariei ongietorria eginen zaie eta kalejira eginen da herrian barrena. Ondotik, 14.30etan frontoian bazkaria eginen dute 200 bat lagunek, Doneztebeko Santa Maria jatetxearen eskutik, eta ondoren Juan Jose Tomasena akordeoilariari omenaldia eginen zaio. Aipatzekoa da maiatzaren 6an Akordeoiaren Munduko Eguna. - A.A.A.