Udaberriko Feria Donezteben eginen dute ortziralean

Malerrekako X. Ahari lehiaketa erabakiko da eta artisauen lanak ikusgai izanen dira

Viernes, 5 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

DONEZTEBE- Doneztebeko Udaberriko ferien baitan, Malerrekako ahari lehiaketaren hamargarren edizioa antolatu dute ortziralean. Goizeko 11etatik 13.30era eginen da ahari lehiaketa eta epaimahaikoek 6 sari banatuko dituzte: hiru ahari mutur gorriendako eta hiru mutur beltzendako.

Kategoria bakoitzean lehenbiziko saria eskuratzen dutenek 120 euro irabaziko dituzte, bigarrenek 70 euro eta hirugarrenek 50 euro. 13.30ean izanen da sari banaketa. Horiekin batera, Malerrekako eskulangileen postuak eta abere erakusketa ere ez dira faltako.

Jakoba Errekondo Jakoba Errekondoren gomendioak entzuteko aukera izanen dugu. Iaz, Bizi baratzea liburua aurkeztu zuen eta oraingoan, herri baratzeak bisitatu eta tailer bat eskainiko du. Larunbat goizeko 11etan hasiko da tailerra, doakoa izanen da eta edonork parte har dezake. - A.A.A.