‘Zimiko Punk’ jaialdia eginen dute larunbatean Beran

Viernes, 5 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

bera- Apirilean hainbat ekitaldi antolatu ditu Kataku herri ostatuak. Askapenaren hitzaldia, pegatinen erakusketa, Kaskezur, Candidato Manchu eta Sorotan Babies taldeen kontzertuak. Aitzinera begira, maiatzean ere ekitaldiak prestatu ditu. Erraterako, larunbatean Zimiko Punk jaialdia eginen dute. Bazkariaren ondotik, El exterminio de la raza del mono, Baserriko olaskuek labien, Ostion, Txorroskilo, Yakovlev42, korkones, Holy nuns eta T.A.D. taldeek joko dute. - A.A.A.