Txillarre baserrira bisita gidatua antolatu dute maiatzaren 20rako

2017(e)ko maiatzaren 5a, ostirala - 11:37etan eguneratua

ELGOIBAR – Elgoibarko Izarra elkarteak antolatuta, Txillarre baserrira bisita gidatua izango da hilaren 20an, beti ere, “barazkien ekoizpen ekologikoa edo biologikoa ezagutzeko”. Irteera 10.00etan hasiko da Maalako parketik eta bildutakoak oinez joango dira Txillarrera. Prezioa 5 eurokoa da (4 euro Elgoibarko Izarrako bazkideentzat) eta interesatuek astelehenetik aurrera eman dezakete izena Elgoibarko Izarran. – J.L.