Argazki rallya prestatu du Ricardo Barojak

Sábado, 6 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

bera- Ricardo Baroja eskola publikoko Guraso Elkarteak antolatuta, LHko 2. eta 6. maila arteko ikasleek argazki rallya eginen dute gaur, 16.00etatik 18.30era. Taldeak lau lagunez osatuak egonen dira eta gaia librea izanen dute. Aterako dituzten argazkien erakusketa ekainaren 1 eta 2an jarriko dute Kultur Etxean (17.00etatik 19.00etara). - A.A.A.