bidasoa

Hilaren 28an helduko da 19. Alardealdia

Sábado, 6 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Argazkia

Galería Noticia

Argazkia

irun.Irungo Alarde tradizionalak eta hau sustatzen duten elkarte desberdinek maiatzaren 28an egingo duten 19. Alardealdia aurkeztu dute. Alardea antolatzeko dirua biltzen den jai egun honetan, goizez, Gazte Landetxa elkarteak zabalduko duen ibilbidea egingo da jai giroan, bost gunerekin, musika eta dantzarekin, umeentzako jolasekin eta elkarteek prestatutako pintxoen dastaketarekin. Jaiak jarraipena izango du gero Ficoban egingo den herri bazkarian. Honetarako txartelak salgai daude dagoeneko, 20 eurotan helduenak eta 10 eurotan, umeenak. Argazkia: X.S.