EOSk shakuhachirako ‘Autumn Wind’ lana estreinatuko du bihar

baluarte.com - Lunes, 8 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:45h

Tadashi Tajima, shakuhachi interprete nagusienetako bat.

Tadashi Tajima, shakuhachi interprete nagusienetako bat. (BALUARTE)

Galería Noticia

Tadashi Tajima, shakuhachi interprete nagusienetako bat.

NAFARROA. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Baluarten bere Abonu Denboraldiko 8. Abonu-programa eskainiko du bihar, arratsaldeko 20.00etan. EOSren zuzendari titular Jun Märkl maisuaren batutapean, Euskadiko Orkestrak Toshio Hosokawaren shakuhachirako eta orkestrarako Autumn Wind lana dakar bere Denboraldira lehenengoz.

Shakuhachia japoniar flauta tradizionala da eta kontzertuan bakarlari ariko den Tadashi Tajima da horren interprete nagusienetako bat eta sustatzaile sutsua. Emanaldiari hasiera emanez, Frank Martinen Concerto for Seven Winds lana;energia handikoa eta tinbre-kolore ugarikoa, flauta, oboe, klarinete, fagot, tronpa, tronpeta eta tronboiko zazpi bakarlari, tinbal-jole bat eta harien familia batzen ditu.

Eta bigarren zatian, XIX. mendeko sinfoniarik garrantzitsuenetakoa eskainiko dugu orkestrak, Brahmsen 4. Sinfonia. Bere Finale bikainean musikagileak Bachen musikarekiko zuen maitasuna antzeman daiteke. Sarrerak 15,5 eta 31 euro bitartean eskura daitezke, Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan (prezio bereziak Baluarteko leihatilan).

Más sobre Cultura

ir a Cultura »