Ernest Martínez Izquierdok Nafarroako Orkestra ostegunean eta ostiralean zuzenduko du berriz ere

baluarte.com - Lunes, 8 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:43h

Ernest Martínez Izquierdo zuzendaria.

Ernest Martínez Izquierdo zuzendaria. (BALUARTE)

Galería Noticia

Ernest Martínez Izquierdo zuzendaria.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere abonatuentzat hamabigarren Ziklo Kontzertua eskainiko du ostegunean eta ostiralean, arratsaldeko 20.00etan, orkestraren buru Ernest Martínez Izquierdo maisua itzuliko dela, 2013tik NOSren ohorezko zuzendaria.

Emanaldian, orkestrarekin batera, Nikolai Demidenko errusiar pianista bakarlariak Sergei Rachmaninoff-en Piano eta Orkestrarako 4. Kontzertua, Sol minorrean, op.40, eskainiko du.

Eta kontzertuari amaiera emanez, Igor Stravinskyren Petrushka obra interpretatuko du orkestrak, 1947ko bertsioan. Sarrerak 35 eta 25 eurotan eskura daitezke;NOSren abonatuentzat 25 eta 15 eurotan;eta Baluarte Gaztea Programarekin (Gazte txartela), 7 eurotan. Sarrerak www.baluarte.com web gunean eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke. Sarrerei buruzko informazio gehiago nahi duenak 948 229 217 telefono zenbakian eskuratu ahal du.