Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroak abian jarri du automozioko hondakinak birziklatzeari buruzko kanpaina aitzindaria

Kanpainaren helburua da ibilgailuen mantentze-lanetatik eta erabilpenetik eratorritako hondakinak behar bezala tratatzearen inguruan sentsibilizatzea eta informazioa ematea.

NAVARRA.ES - Lunes, 8 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:41h

NAFARROA. Gaur goizean aurkeztu dute automozioko hondakinak birziklatzeko Nafarroan burutuko den kanpaina. Aurkezpen-lanetan honako hauek aritu dira: Eva García Balaguer, Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia;Susana Gómez Garrido, Trafikoko Zuzendaritza Orokorreko Ibilgailuetako ondoko zuzendariordea;eta Carlos Sagüés, Ibilgailuak Konpontzeko Tailerren Nafarroako Elkarteko lehendakaria.

Estatuan proiektu aitzindaria da, eta honako hauen lankidetza du: Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuak (SIG), SIGAUS (olioa), SIGNUS eta TNU (pneumatikoak). Kanpaina gaurtik aurrera abian jarriko da tailerretan eta prentsa idatzian egindako iragarpenen bitartez, eta helburua da publikoari informazioa ematea eta sentsibilizatzea ibilgailuen mantentze-lanetatik eta erabilpenetik eratorritako hondakinak (batik bat olioa eta pneumatikoak) behar bezala tratatzearen inguruan. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaileari eman behar zaizkio, eta horren ardura izango da seguru gordetzea, azken birziklapenera bitarte. Modu horretan, ingurumenera hondakin arriskutsuak botatzea saihestuko da;hori, gainera, legeak zigortzen du.

Beraz, erregistratutako tailerretan jaso eta behar bezala kudeatuko dira. Automozio-sektoreko hondakinen kudeaketa aspaldidanik egiten da Nafarroan, kalitate-mailak altuak dira, eta araudia zorrotz betetzen da. Hala ere, ikusi da erabiltzaileei informazioa falta zaiela automobila tailerrean eta kontzesionarioan uzten dutenean konpontzeko eta mantentze-lanak egiteko. Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa sozietate instrumentalaren bitartez, kanpaina hau bultzatu du aurrean aipaturiko erakundeen lankidetzarekin.

Eva García Balaguerrek, Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak, nabarmendu du kanpaina hau Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2017-2027 Planaren barnean kokatzen dela. Planaren barruan, herritarrei informazioa ematea eta haiek sentsibilizatzea bezalako helburuez gain, helburu zehatzak sartzen dira, erabiltzen ez diren pneumatikoak eta ibilgailuak edo erabilitako olioak birziklatzearen inguruan. Administrazioak eta sektoreak Ibilgailuak Konpontzeko Tailerren Nafarroako Elkartearekin, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin eta Kudeaketako Sistema Integratuekin (KSI) —SIGAUS, SIGNUS eta TNU— egingo duen lankidetzari esker, herritarrek xehetasunez ezagutu ahal izango dute Nafarroan hondakin horien inguruan egiten den kudeaketa zuzena, eta erregistratutako tailer batera ibilgailua eramatean, hondakinak behar bezala tratatuko dituzten segurtasunarekin egingo du, adierazi du Eva García Balaguerrek.

Susana Gómez Garridok, TZNko Ibilgailuetako ondoko zuzendariordeak, azaldu du haren erakundeak O ikuspegiaren alde lan egiten duela;alegia, "zero hildako, zero kutsadura eta zero kongestio". Azkenik, Carlos Sagüések, Ibilgailuak Konpontzeko Tailerren Nafarroako Elkarteko lehendakariak, azpimarratu du tailerrak ingurumen-arloan egiten duen lanaren garrantzia, ibilgailua konpontzean sortzen diren hondakin guztiak behar bezala kudeatuta eta erabiltzaileei horren berri emanaz.

Kartelak eta liburuxkak

Guztira, 600 kartel eta 50.000 liburuxka argitaratu dira, eta Nafarroan dauden 450 tailer eta kontzesionariotan utziko dira. Horrez gain, iragarkiak kontratatu dira Komunitate osoko hainbat komunikabide inprimatuetan. Material horien bitartez erabiltzaileei azaltzen zaie zergatik den beharrezkoa ibilgailuak konpontzerakoan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzea: olioa, pneumatikoak, iragazkiak, txatarra eta piezak. Erabilitako litro bat motor-oliok milioi bat ur-litro kutsa ditzake, baina, baimendutako tailer batean entregatzen bada, berriro erabil daiteke olio lubrifikatzaile edo erregai industrial moduan.

Hondakinen inguruko araudia ez betetzeak 1.750.000 eurora bitarteko administrazio-zigorra du (arau-hauste oso larria izanez gero). Automozioko hondakinak birziklatzeari buruzko kanpaina Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuan gaur egindako jardunaldiaren esparruan aurkeztu da. Bertan azaldu dira behar bezala kudeatzeak eta birziklatzeak ingurumenerako dituen onurak. Olioak eta pneumatikoak kudeatzeko SIGAUS, SIGNUS eta TNU sistemek atxikitako enpresen hondakinak behar bezala kudeatzea bermatzen dute, jasotzen direnetik birziklatu eta azken baloraziora bitarte. Gaurko jardunaldian, tailerretako eta kontzesionarioetako arduradunen eta automozioaren munduarekin zerikusia duten beste pertsona batzuen aurrean, bozeramaileek azaldu dute hondakin horiek nola tratatzen diren azken baloraziora bitarte.

Olioak eta pneumatikoak kudeatzeko SIGAUS, SIGNUS eta TNU sistemek atxikitako enpresen hondakinak behar bezala kudeatzea bermatzen dute, jasotzen direnetik birziklatu eta azken baloraziora bitarte. Gaurko jardunaldian, tailerretako eta kontzesionarioetako arduradunen eta automozioaren munduarekin zerikusia duten beste pertsona batzuen aurrean, bozeramaileek azaldu dute hondakin horiek nola tratatzen diren azken baloraziora bitarte. Nafarroan, automozioko hondakinen birziklapen-datuak nahiko onak dira, aurkezpenean aurkeztu denaren arabera. Zehazki, pneumatikoen birziklapena %85ekoa izan zen 2015. urtean;guztira, 4.514 tona hondakin sortu ziren.

Olioari dagokionez, jasotakoaren %100 balioztatu zen, eta %78 birsortu zen (beste olio batzuetarako). 2015. urtean, Foru Komunitatean, erabilitako olioari dagokionean, 3.480 tona sortu ziren, eta horietatik %24 inguru automoziokoak izan ziren. Azkenik, erabiltzen ez diren ibilgailuei erreparatuta, berrerabilpen eta birziklapen tasa %90ekoa da, berrerabilpen eta balorazioarena %93koa den bitartean. 2015ean, 23.987 tona ibilgailu kudeatu ziren, 21.318 unitate.