Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak, Mankomunitatean

2017(e)ko maiatzaren 9a, asteartea - 12:06etan eguneratua

ZARAUTZ – Urola Kostako Mankomunitateak lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko ikastaroak eskainiko ditu maiatza eta ekainean eta lehena gaur izango da. Ondorengoak hilaren 25ean, eta ekainaren 15 eta 29an izango dira eta guztiak Mankomunitatearen egoitzan (Urdaneta bidea, 6) 9.30etik 12.30erako ordutegian izango dira. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943 890 808 telefonora deitu edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatz daiteke. – A.R.